Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak (2024)
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak (2024)
2024ko sariak
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 19. edizioko saridunak hauek dira:
- Bakearen Aldeko Borrokalariak (FFP) (Fighters For Peace)
- Mediterraneo itsasoko zuzenak (The Righteous of the Med Sea)
Gernika-Lumoko eta Pforzheimgo Udalek, Gernikako Bakearen Museoak, Kultur Etxeak eta Gernika Gogoratuzek GERNIKA BAKEAREN ETA BERRADISKIDETZEAREN ALDEKO SARIAK antolatzen dituzte. Sari hauek, nazio edo nazioarte mailan, bakea eta berradiskidetzearen alde lanean bereiztu diren bi pertsona edo elkarteren lana saritu nahi dute.
2024ko sariak
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 19. edizioko saridunak hauek dira:
- Bakearen Aldeko Borrokalariak (FFP), borrokalari ohien erakunde israeldar-palestinarra da eta bere eskualdean bakea eraikitzea sustatzen saiatzen da.
- Los Justos del Mediterraneo 2018ko Bakearen Nobel sarirako 53 erakunde humanitariok eta 14 erakunde pribatu merezimendudunek aurkeztutako hautagaitza bateratuaren izena da; Mediterraneo Erdialdean eta Egeo Itsasoan erreskatean, itsas laguntzan aktiboki egindako lanaren aitorpen gisa. Izan ere, errefuxiatuek erreskate-zerbitzu eraginkorrak aurkitu dituzte nazioarteko taldeekin, bakearen izenean hartu dituzten medikuekin eta boluntarioekin, eta leku seguru batera eraman dituzte, agintari eskudunek koordinatuta.
2024ko apirilaren 26a.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Abenduko zubiko ordutegia (2025)
Abenduko zubiko ordutegia (abenduaren 5etik 8ra) hurrengo hau izango da…
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Proposamen honetan, irudimenari bultzada emateko eta eskulan jarduera batean gure eskuekin lan egiteko bilduko gara eta “amaigabeko txartela” sortuko dugu.