ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Desegindako oroitzapenaren aurrean: memoria eta Gerra Zibila

2022-02-08 - 2022-04-21

Aurkezpena

Desegindako oroitzapenaren aurrean: Memoria eta Gerra Zibila erakusketan parte hartzen duten artistek urte askotako isiltasuna apurtu eta Gerra Zibilaren gaia aukeratu dute lanerako. Artelanen abiapuntua ezberdina da kasu bakoitzean: batzuek gerran gertatutakoaren gaineko hausnarketa egin nahi izan dute, beste batzuek gerrak utzitako aztarnak, luzaroan ezkutuan egon direnak, erakutsi nahi izan dituzte. Edonola ere, guztiek aldarrikatzen dituzte memoria ariketak gure orainaldia hobeto ulertzeko. Hala, izenburuak dioen moduan, desegindako oroitzapenak berriz harilkatzeko moduak proposatzen dizkigute artistek, gerrako gertakizun latzek utzitako zauriak osatzeko modua izan daitezkeelakoan.

Memoria nola gorde, horixe da artisten kezka nagusia. Nork bere erara, artearen baliabideak erabili dituzte kontatzeko, irudikatzeko, memoria-lekuak eraikitzeko, antzezteko edo sentimenduak azaltzeko. Bide horretatik datozkigu oroimenera duela 80 urte piztutako biolentzia eta izuak isilik eta ezkutuan eduki dituen gertaera, sentipen eta emozioak.

Solasaldia

Repensar memorias: El Guernica como episteme

Parte-hartzaileak:

  • Rocío Robles Tardío, ikertzaile eta komisarioa (UCM)
  • Ismael Manterola, irakaslea eta komisarioa (EHU/MHLI)
  • Miguel Rivas Venegas, ikertzailea eta komisarioa (EHU/MHLI)

Eguna: 2022ko apirilaren 7a

Ordua: 18:30

Zoom bidez

Argitalpenak
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus