ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Haurtzaroa gerran zegoen mundu baten

2025-01-30 - 2025-04-20

Aurkezpena

Erakusketa hau Europako hainbat lekutan dauden pertsona eta erakunde batzuen konplizitatetik eta talde lanetik sortu da. Alde batetik, Rememchild proiektu europarraren bi urtetako ikerketaren ostean. Museo europarretako aditu, unibertsitate, fundazio eta profesional talde batek osatzen duena, besteak beste, UNED, URJC, EUROM, Maison d’Izieu, Fondazione Campo Fossoli, EuroClio, ICMEMO-HRI eta Gernikako Bakearen Museoa.

Bestalde, erakusketan integratutako jatorri desberdineko hainbat piezekin osatzen da, Ipar Irlandako Conflict Textiles-eko zazpi arpillera edo ehungintza artelan eta J.C. Cubino artistaren 33 artelan. Izan ere, Cubinok, apurtutako jostailu inperfektu eta higatu horien bitartez –gero pentsarazteko ets hausnartzeko moduko zerbait bihurtuta— gerrak haurren eskumenetik kanpo mantendu nahi ditu.

Haurtzaroa gerran zegoen mundu batean deritzon erakusketaren bidez, Bigarren Mundu Gerrako haurren esperientzien eta haurtzaroari buruzko ondorioen panoramika bat eskaintzen da eta, aldi berean, agerian uzten da bakeak orainerako eta etorkizunerako duen garrantzia, iragan hurbileko historietatik eta adibideetatik abiatuta. 1939tik 1945era, miloika adingabek eguneroko bizitzaren eraldaketa erradikala ezagutu zuten, gerrarekin bizi izan ziren egunero, gerraren izugarrikerietatik bizirik ateratzen saiatu ziren eta beren adinarekin bat ez zetozen erantzunkizunak bere gain hartu behar izan zituzten.

Hauek dira erakusketan zehar jorratzen diren gaiak:
1. Haurrak eguneroko bizitzan
2. Hezkuntza basakeriaren aurrean
3. Dig for victory. Haurren lana, mota guztietakoak
4. Bonbardaketak, setioa eta suntsipena
5. Erresistenteak eta borrokalariak
6. Jazarpena, deportazioa eta sarraskia
7. Liberazioa eta gerraostea
8. Zergaitik izan zen munduko gerra bat?
9. Hauek dira gerraren baliabideak
10. Hasierarik eta amaierarik gabeko gerrak

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus