Aldi baterako kongresua

Ondare artistiko eta kulturala gerra garaian

2025-04-29 - 2025-04-30

Aurkezpena

Ondare artistikoa eta kulturala gerren biktima handienetako bat da. Suntsipena, materialetik haratago, herrien nortasunaren eta historiaren aurkako eraso zuzena da.

Jardunaldi hauetan, gerra-gatazketan ondarea babesteko egindako ekintzak aztertuko dira, 1936ko Gerra Zibiletik gaur egungo gatazketara arte. Helburua, lan horiek Gerra Zibilean, bai Euskadin, bai Katalunian, bai Estatuan nola kudeatu ziren erakustea da. Era berean, gaur egun konfiskatutako artelanen itzulketak nola egiten ari diren ere aztertuko da, bereziki azpimarratuz kasu jakin batzuk, hala nola Sota familia; kasu hauek Memoria Demokratikoaren Legearekin duten harremana aipatuz. Gainera, nazien espolioa aztertuko da Bigarren Mundu Gerran, baita egungo gatazketan ondare kulturala babesteko hartutako neurriak ere, Siria, Ukraina eta Gazakoak, besteak beste.

Gernikako Bonbardaketaren 88. urteurrena

Programa

2025eko apirilaren 29a, asteartea
GOIZA
12:00-13:30 Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorreraren bisita, Foru Plaza,1 (Aurretiaz izena emanda)
ARRATSALDEA
Lekua: Elai Alai Aretoa. Foru plaza,2. Gernika-Lumo (Bizkaia).
15:30-16:30 Akreditazioak
16:00 – 16:15 Jardunaldien inaugurazio ekitaldia
– Iratxe Momoitio Astorkia (Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria)

Aurkezten du: Iratxe Momoitio Astorkia
16:15-17:45 Gerra Zibilean ondare artistiko-kulturala babesteko kudeaketak
– Artea konfiskatu, zaindu, bonbardatu, lekualdatu eta espoliatzea.
Arturo Colorado Castellary (Madrilgo Universidad Complutense-ko katedraduna eta emeritua)
– Artea eta liburuak: ondarearen arriskua, babesa eta erbestea Euskadiko gerran.
Francisco Javier Muñoz (Artearen Historiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHU).
– Kultura-ondasunen aldeko bataila Katalunian, gerra eta iraultza garaian. Errepublikako Generalitatearen ondare-politika
Santos M. Mateos Rusillo (Artearen Historialaria eta irakaslea Vic-eko Unibertsitatean – Universitat Central de Catalunya)
17:45-18:10 Kaferako atsedenaldia
18:10-18:40 Nazien espoliazioa: ikuspegi globala.
Miguel Martorell (Historia politiko eta sozialeko katedraduna. UNED)
18:40-19:10 Kultur ondarea gaur egungo gatazketan: testigantzak, babes estrategiak eta ikasitako ikasgaiak.
Isber Sabrine (Arkeologoa eta Instituto Milá y Fontanals IMF-CSIC-en ikertzailea)

19:10-19:40 Gerra Zibilean konfiskatutako ondasunak itzultzeko prozeduren lege-oinarriak.
Patricia Fernández Lorenzo (Historian doktorea UCM-n. Arte eta Kultur Ondarearen Socia of Counsel Ramón y Cajal Abogadosen)

2025eko apirilaren 30a, asteazkena
GOIZA

Lugar: Elai Alai Aretoa. Foru plaza,2. Gernika-Lumo (Bizkaia).

Aurkezten du: Ana Teresa Núñez Monasterio
10:30-11:00 Ohartarazpen bat munduari. Zuloaga eta ondare artistikoa Gerra Zibilean.

Javier Novo (Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketa Koordinatzailea)

11:00-11:30 Ramon de la Sota y Llanoren arte-bilduma konfiskazioa: duela gutxiko itzulketak.
Patricia Fernández Lorenzo (Historian doktorea UCM-n. Arte eta Kultur Ondarearen Socia of Counsel Ramón y Cajal Abogadosen)

11:30-11:50 Kaferako atsedenaldia
11:50-12:20 Nazien espoliazioa eta ondarea: 20 urteko borroka judiziala Cassirer eta Thyssen-Bornemisza Museoaren artean.
Estibaliz Puente Velilla (Zuzenbidea eta ADEn gradu bikoitza. Abokatutzan sartzeko Masterra. ISDE Zuzenbide eta Ekonomiako goi mailako Institutua. Madrid)
12:20-12:50 Kultura-ondasunen legez kontrako trafikoa gatazka armatuetan
Francisco José Rufián Fernández (Zuzenbidean Doktorea eta arkeologoa)
12:50 Jardunaldien itxiera
13:00-13:30 Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentrora bisita gidatua: Ana Teresa Núñez Monasterio. (Aurretiaz izena emanda)

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA INSKRIBATZEKO
Ana Teresa Núñez Monasterio
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa
Tel 946270213

Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago