GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk (aurrerantzean GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA), datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legedia (679/16 Europako Arautegia eta hura garatzen duen gainerako araudia) eta informazioaren gizarteren eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko araudia (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) betez, www.museodelapaz.org bidez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokorren berri ematen dizu.
1. Legezko datuak
Webgune honen titularra da:
©GernikakoBakearenMuseoFundazioa
CIF: G95222949
Foru plaza,1.
E 48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi. España
Tel.:(+34) 94 627 02 13
E-maila: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Inscrita en el Registro de Fundaciones del País Vasco: F 162 Sección 3a.
2. Jabetza intelektuala
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAren titulartasunekoak dira webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren gaineko eskubideak.
Guztiz debekatuta dago orri honetan aldaketak egitea. GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du baimenik gabeko erabileren edo aldaketen ondorioz erator litekeen erantzukizunik hartzen. GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du bere jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak erabiltzeko lizentziarik edo baimenik ematen, ezta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste jabetza edo eskubide bat erabiltzekoa ere.
Debekatuta dago web honen edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, edukien jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimena eskatu gabe. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan kalteak eragingo balira, dagozkion neurriak hartuko dira, eta, hala badagokio, baita egintza horien ondoriozko erantzukizunak exijitu ere.
3. Erabilera-baldintzak
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk sortu du webgunea, informazioa emateko xedez eta erabiltzaileek beren helburuetarako doan erabiltzeko.
a) Legezko erabilera
Web-orri hau eta bertako zerbitzuak erabiltzen dituenak trafikoko legeak eta erabilerak bete behar ditu. Ez ditu webgunea eta zerbitzuak legez kontrako xedeekin edo ondorioekin erabiliko, ezta hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dien edo webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatzen dituzten modu batean ere, eta ez du webgunearen eta zerbitzuen erabilera normala eragotziko. Obligazio hori betetzen ez dutenek GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, eginbehar hori ez betetzearen ondorioz gerta daitezkeen kalte-galerengatik.
b) Akatsen bermea
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du bermatzen webgunera sartzean errorerik gertatuko ez denik edo haren edukian akatsik egongo ez denik. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, informatzeko izango da soilik, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkarian edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartuko da baliozkotzat.
c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk bere webgunean edo konfigurazio edo aurkezpenean jasotako informazioa aldatzeko eta eguneratzeko eskubidea dauka, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi behar gabe.
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du ziurtatzen webguneak eta bertako zerbitzuek etenik gabe funtzionatuko dutenik eta erabilgarri egongo direnik. Ahal denean, aurretiaz ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua eten dela.
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik izango honako hauek sortutako kalte-galeren gainean: webgunea eta zerbitzuak erabilgarri ez egotea edo haien funtzionamendua etetea, erabiltzaileak webgunearen eta zerbitzuen baliagarritasunarekin asebeteta ez geratzea, webgunea eta zerbitzua hutseginkorra izatea, eta, bereziki, baina ez soilik, beste webguneetara edo zerbitzuak ematen dituzten webguneetara sartzean gertatutako hutsegiteak.
4. Edukietako informazioa erabiltzearen erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta borondatez onartzen du webguneari, zerbitzuei, eta, hala badagokio, edukiei emandako erabilera haren erantzukizuna berea dela, eta ez beste inorena. Erabiltzailearen erantzukizuna da, eta ez beste inorena, webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioari eman diezaiokeen erabilera. GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak eta informazio horiek iritzi, erabaki pertsonal edo enpresarial bat babesteko erabiltzeak eragin ditzakeen ondorioen, kalteen edo galerengatik erantzungo. GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik izango webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioen edo edukien gainean.
5. Datu Pertsonalen Babesa
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datu pertsonalak babesteari buruzko legedi aplikagarrian ezarritakoa betez, batik bat Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Araudia eta haren garapeneko araudia. Horretarako, datu pertsonalak galtzea, okerreko moduan erabiltzea, aldatzea baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko beharrezkoak diren baliabideak erabiliko ditu, bai teknikoak bai antolamenduzkoak, teknologiaren egoera, datuen izaera eta arriskuak kontuan hartuz.
Datu pertsonalak eman behar direnean GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAk eskainitako zerbitzuetako batera sartzeko, interesdunaren baimena beharko da, datu horiek tratatzeko, eta, horretarako, lege-ohar hau eta pribatutasun-politika onartu beharko ditu.
Eskatutako zerbitzua emateko baino ez dira tratatuko datu pertsonalak, eta ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei lagako, lege-obligaziorik ez badago behinik behin.
Datu pertsonal horiek erabiltzailearen eta GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAren arteko harremanak iraun bitartean mantenduko dira, eta, edonola ere, harreman horretatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan.
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOAren pribatutasun-politikak erabiltzaileari aukera ematen dio haren eskubideak gauzatzeko: interesdunaren datu pertsonalak atzitzea eta horiek zuzentzea edo ezabatzea, edo datuen tratamendua mugatzea, datu-eramangarritasunerako eskubidea gauzatzea edo haien tratamenduari uko egitea. Eskubide horiek gauzatzeko, bi bide hauek ditu erabiltzaileak:
- posta arruntaz eskutitza bidalita:Foru plaza,1.
48300 Gernika-Lumo.
Bizkaia. Euskadi. España - por correo electrónico dirigido a:museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Kontroleko Agintaritzaren aurrean, Datuak babesteko Espainiako Agentzia: www.aepd.es
- edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoa: www.avpd.eus
Erabiltzaileak haren datu pertsonalak ematen badizkigu eta lege-oharra eta pribatutasun-politika onartzen baditu, baimena ematen du datu horiek hemen adierazitako baldintzetan erabiltzeko.
6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Espainiako eta Europar Batasuneko legediek arautzen dute web-orri honen erabilera. Baldintza horien interpretazioan sortutako edozein gatazka erabiltzaileak bizilekua duen lekuko auzitegietan erabakiko da.