Gurseko zelaira txangoa
Gurseko “Harrera esparrua” ezagutzeko txangoa antolatu dugu Gernikako Bakearen Museotik. “GURS: Gernika Berriren amets zapuztua” aldibaterako erakusketarekin lotutako ekintzetako bat da hau.
Gurseko “Harrera esparrua” ezagutzeko txangoa antolatu dugu Gernikako Bakearen Museotik. “GURS: Gernika Berriren amets zapuztua” aldibaterako erakusketarekin lotutako ekintzetako bat da hau.
Gurs-eko esparrua
Jatorri askotako 64.000 pertsona inguru sartu zituzten bertan: espainiarrak (1939ko udaberria eta uda), “jendaila” (1940ko maiatza-uztaila), juduak (1940ko urria – 1943ko azaroa) eta ijitoak (1944ko udaberria)…
Gursi buruzko informazio gehiago hurrengo estekan aurkituko duzu: Gurs-eko esparrua.
Txangoa
Plazak: 50
Gidaria: Josu Chueca historialaria eta gaian aditua.
Prezioa: doan
Izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, galdetegi hau bete behar duzu.
Oharrak:
- Egun osoko txangoa izango da.
- Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
Zatoz gure historiaren pasarte ezezagun hau ezagutzera.
Maiatzak 4 , larunbata
Jendea hartzeko geltokiak:
Bilbo, Luis Briñas kalean, 7:00etan
Amorebieta-Etxano, anbulategi aurrean, 7:30an
Gernika, autobus geltokia, 7:50tan
Donostia, Amara plaza, 9:20an
Euskara eta gaztelera
Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (00 34) 94 627 0213 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Urte berri on (2026)
Gabon zoriontsuak eta urte berri on opa dizkizuegu.
Museoa itxita egongo den egunak 2025eko abenduan eta 2026ko urtarrilean
Museoa itxita egongo den egunak 2025eko abenduan eta 2026ko urtarrilean
Abenduko zubiko ordutegia (2025)
Abenduko zubiko ordutegia (abenduaren 5etik 8ra) hurrengo hau izango da…