Itsasoratze Artibistaren 2. edizioa. 1. laborategia
atorren asteartean, abenduak 1, Rosa Parksen ekintza desobedientetik 60 urte beteko diren egunean, “Itsasoratze Artibistaren” Laborategiei hasiera emango diegu. “Itsasoratze Artibista” Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren ekimena da Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarentzat.
Laborategi honetan, 2016an zeharko 8 saioetan erabiliko dugun formatu metodologikoa entseatuko dugu: Hubbening-a; ‘Hub’aren (elkargunea, ekintzak lotzeko, trukatzeko eta birbanatzeko lekua) eta ‘Happening’en (gertaera artistikoa) arteko fusioa. Bertan, parte-hartzaileak dira artelanaren egile kolektiboak eta artistak haien zerbitzura daude espazio kreAktiboari eutsiz eta hauxe erraztuz. Ondorioz, Hubbening-aren emaitza ez dago aurretik ezarrita; aitzitik, bertaratutako parte-hartzaileen lan-prozesuak xedatua izango da.
Rosa Parksen ekintzak Eskubide Zibilen Mugimendua piztu zuen; berak inspiratuta, geu gaur egungo premia sozialei heltzeko ‘artez’ itsasoratuko gara.
Izen-ematea doakoa da baina plazak mugatuak dira. Izena emateko idatzi hona: alexcarrascosa@gernikagogoratuz.org
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Memoriaren eta Turismoaren Lekuak
Nazioarteko hirugarren mintegia
Ondarearen Europako Jardunaldiak: ondarea gure eskuetan
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Bakearen nazioarteko eguna 2026
Urtero bezala irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.