Ringelblum artxiboa: Varsoviako guettoaren ezkutuko artxibuak
Ringleblum artxiboa: Varsoviako Ghettoaren ezkutuko historia erakusketak episodio bat berreraiki du, hots, oso ezaguna ez izan arren Shoá (Holokaustoa) eta Poloniako okupazio nazian gertatutakoa ulertzeko funtsezkoa den episodio bat. Emanuel Ringelblum (1900–1944) historiagile judu-poloniarrak egindako lana da. Izan ere, hasieran bera bakarrik eta gero Oneg Shabat erakunde klandestinoaren laguntzarekin, arriskuan jarri zuten bizia Artxiboa salbatzeko, ghettoko hondakinetan lurperatuz, 1942ko abuztuan eta 1943ko martxoan eta apirilean. Gerra bukatu ondoren, hiru parte horietatik bi besterik ez ziren aurkitu. Guztira, bi parte horiek 1.617 pieza zituzten. Gaur egun, Artxiboa Varsoviako Historia Juduaren Institutuan dago gordeta. 1999an, Unescok gizateriaren ondare dokumental deklaratu zuen Varsoviako ghettoaren Artxiboa, hots, Ringelblum Artxiboa.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus