ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

In-security. Dilema nuklearra

2008-09-19 - 2009-04-26

Aurkezpena

Ez da egunik nuklear hitza entzun gabe igarotzen ez dugunik, energia edo defentsarekin lotuta erabiltzen delarik. Aldekoek eta kritikoek elkarren aurka jarduten dute, iragana aztertuz eta etorkizuneko eskenatokiak proposatuz. Zientzia nuklearrak dituen aplikazio positiboak ahazten ez ditugun arren, zaila da iritzi inpartziala garatzea.

Erakusketa honek dilema nuklearraren korapiloa askatzera laguntzen digu: aurrerapenaren eta gizateriaren garapenaren izenean hartzen ditugun arriskuak.

Erradioaktibitatearen aurkikuntzarekin hasi eta materia, espazioa, energia, osasuna eta armategien esparruetan eman ziren ondorengo aurrerapenekin jarraitzen duen periplo zientifikoa erakusten digu, irudi adierazgarriak nahiz gure bizimodua eraldatu duten zenbait aitzindari barneratzen dituelarik.

Gatazketan erabilitako arma nuklearrek eta instalakuntza nuklearretan gertatutako istripuek seinale ezabaezinak utzi dituzte gure munduan. Argazkiari esker gertaera hauen gaineko egia eta bere ondorioak ulertu ditzakegu, nahiz berehalakoak zein epe luzera gerta daitezkeena: ikuspegi sakona eta subjektibitatez zipriztindutakoa gure segurtasun eza areagotuz.

Halaber, argazkiak arretaren oinarrizko ezagutza gogoratzen digu. Energia nuklearra aukeratu duten herrialdeak guztiz jabetzen dira epe laburrera eta luzera honek eragingo dituen arriskuez? Beste alde batetik, egungo gastu militarra historian izandako altuena dugu eta geroz eta gehiago dira arma nuklearrak izan nahi dituzten herrialdeak.

Ideia inportanteenek eta galdera nabarmenenek bideratze bide bat aurkitzen dute gaur egun mundu egonkorrago bat lortzeko xedez lan egiten duten hedabide eta erakundeen bitartez.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus