Ikerketa Espainian


Investigación

Madrilen, Alcalá de Henaresen dagoen Administrazioaren Artxibo Orokorraren (AGA) funtsak, Artxibo Historiko Nazionala (Madril) eta Casa de Alba Fundazioaren Artxiboa (Madril) kontsultatu dira.

Alcala de Henaresen dago Administrazioaren Artxibo Orokorra, eta Gernikako Dokumentazio zentroko ikertzaileek beste batzuetan ere bisitatu dute, dokumentazio ugari dutelako. Oraingoan, ikerketa Azañako Artxibo Partikularrean, Julio Álvarez del Vayo Artxiboan, Juan Negrín Artxiboan eta Enbaxada eta Kontsulatuetan oinarritu da, zehazki Espainiak Londresen duen Enbaxadan (1936-1939). Nabarmentzekoak dira hiri irekietan egindako bonbardaketei buruzko dokumentuak, Gernikako bonbardaketari buruzko txostenak, politika ingeleseko eta Espainia Nazionalaren Adiskideek hiribildutik igaro ondoren idatziak, eta Gernika bonbardatuaren argazki argitaragabeak.

Nabarmentzekoa da frankismoak Londresen argitaratu zuen ”Informe Herrán” izeneko txosten ospetsuaren aurretxosten bat, 1937ko apirilaren 26an Gernikan gertatu zenaren bertsio ofiziala emateko eta nazioarteko iritzi publikoari begira hainbeste kalte egiten zien legenda beltzarekin amaitzeko. Gernikak hain bonbardaketa handia jasan ez zuela eta gorriek su eman ziotela munduari erakusteko nola egin behar zen azaltzen zuen aurretxostena.

Artxibo Historiko Nazionalean, Frantzian Largo Caballeroren gobernuan enbaxadore izan zen Luis Araquistainen funtsa aztertzen jarraitzen da, eta Casa de Alba Fundazioaren Artxiboan, Albako dukeak, Jacobo Fitz-James Stuartek, Londresen Francoren agente gisa eta 1937ko maiatzaren hasieran sortutako The Friends of National Spain delakoaren fundatzaileetako bat zenak, Gernikako bonbardaketaren egiletzari buruzko eztabaida betean, propaganda nazionala bultzatzeko dokumentuak.

Dokumentazio guzti hau ikertzaileen eskura egongo da antolatzeko lanak egin bezain laster.

2019an, Alcalá de Henareseko Administrazioaren Artxibo Orokorrean (AGA), Madrilgo Palacio Real Artxibo Orokorrean eta Madrilgo Fundación Archivo Casa de Alban egin da ikerketa.

  • Palacio Realeko artxibo orokorra
    • Estatuburuen etxe zibila artxiboa: Francisco Franco
  • Kontsultatutako dokumentu-funtsak: Estatuburuaren dokumentuak. (Francisco Franco) Entzunaldiak eta bestelakoak.
    • Francoren 1946ko eta 1966ko Audientzien kontsulta (Gernika)
  • Administrazioaren Artxibo Orokorraren (AGA) (Ikerketa irekita dago)
  • Ministerio de Asuntos Exteriores-en funtsa
    • Barcelona funtsa
  • Fundación Casa de Albaren artxiboa (Ikerketa irekita dago)
    • Albako dukeak 1936-1939 bitartean Londresen Francoren ordezkari gisa idatzi zituen gutunen dokumentazioa kontsultatzea.

2018an artxibo hauetan ikerketu zen: Pariseko Defentsaren Artxiboan (Château de Vincennes), Administrazioaren Artxibo Orokorrean (AGA) (Alcalá de Henares), Artxibo Historiko Nazionalean, Biblioteca Nacional de Españan (BNE) eta Madrilgo Fundación Archivo Casa de Alban.

Alcalá de Henares-en, Administrazioaren Artxibo Orokorrean (AGA), Kanpo Arazoetako Ministerioko dokumentazioa aztertu da, Burgos eta Bartzelonako Funtsetan hain zuzen ere, bertan agertzen baitira aire bonbardaketak, Bilbo menperatzea, pilotu alemaniar eta italiarrei egindako itaunketak eta korrespondentzia. Bi funts hauez gain, Regiones Devastadas deritzona ere kontsultatu da; bertan Gernikako berreraikuntzaren hainbat dokumentu grafiko aurkitu dira, hala nola berreraikuntza kalerik kale eta eraikin bakoitzaren eraikuntza Dirección General de Regiones Devastadas-en agindupean.

Artxibo Historiko Nazionaleko ikerketan Presidentzia Ministerioaren Funtsa hartu zen ardatz bezala: Alemaniako Dirección General de Adquisición de Material de Guerra Kondor Legioarentzat Gerra Zibilean eta Luis Araquistain-en Funtsean dagoen korrespondentzia pertsona hauekin: Jose Antonio Agirre, Manuel Irujo, Alvarez del Vayo, Jay Allen, Max Aub, Azaña, Pablo Azcarate eta Burnett Bolloten besteak beste.

BNEtik Euskadiko gerrari buruzko material grafiko guztia aukeratu eta sailkatu da.

Fundación Archivo Casa de Alba-n ikerketa hasi berri dago. Bertan Jacobo Stuart Fitz James y Falcó, Albako XVII. dukeak, Londresen Francoren ordezkari bezala sortu zuen dokumentazioa biltzen hasi gara.

2017an egin diren ikerketak artxibo hauetan egin dira: Archivo General de la Administración (AGA) (Alcalá de Henares), Archivo del Senado (Madril), Centro Documental de la Memoria Histórica (CDMH) (Salamanca) eta Archivo General Militar (Avila). Archivo del Senado-koan izan ezik, besteetan ikerketak eginda zeuden iada baina azkenaldian jaso duten dokumentazioa biltzea beharrezkotzat jo zen.

AGA-n 2013an bertan gorde zituzten Ministerio de Asuntos Exteriores sobre la Guerra Civil dokumentuak aztertu ziren. Ikerketa Archivo Burgos izenekoan eta Fondo de la Embajada en Paris-en oinarritu zen; aireko gerra, hirietako bonbardaketak, Agirre Lehendakaria, Onaindia eta Indalecio Prietoren dokumentuak, Bilbo hartzea eta gerra itsasontzi ingelesetan eramandako haurren lekualdatzeari buruzko dokumentuak aztertu ziren besteak beste.

Archivo del Senado-n Gernikako bonbardaketarekin erlazionatutako ekimen parlamentarioak aztertu ziren, baita Picassoren ”Guernica” koadroaren lekualdatze ekimen eta txostenak Madrilera eraman zutenekoa, Casón del Buen Retirotik Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíara eramatea edo Euskadira ekartzeko egin diren eskarien txostenak, baldintza teknikoen edo lekualdatzeko aukera teknikoen txostenak ere.

Uztailean, talde berdina Centro Documental de la Memoria Histórica (CDMH)-ra (Salamanca) joan zen CEGES Artxiboa (Centre d´Etudes et de Documentation Guerre et Sociétés Contemporaines) kontsultatzera, orain gutxi Bruselasetik bertara eramandako artxiboa.

Archivo del Duque de Alba serie osoa aztertu zen, Londresko agente ofiziosoa zena. Aztertutako beste dokumentu batzuk: Londresko Enbaxadaren eta Generalisimoaren Kuartel Nagusiaren arteko gutuneria; Armero argazki-funtsa, batzuk argitaratugabeak (Irun, Gernika, Otxandio, Eibar, Bilbao, Burceña, Lekeitio); Hoffman Agentzia eta Marques Pries-en argazki funtsak kontsultatu ziren eta Gernikako eta beste herri batzuetako argazkiak digitalizatu ziren. Lehendik ditugun Capa, Erich Andres, Centelles, Deschamps edo Heinrich Allers argazki-funtsak osotzen dira horrela.

Abuztuko ikerketa Avilako Archivo Militar General-en oinarritu zen; lehenago ere bertan egonak ziren baina oraintsu desklasifikatutako Archivo Moscardó aztertu zen. Bertan Moscardo, Mola eta Fidel Davilan arteko gutunak eta kanpainia-operazioen koadernoak begiratu ziren. Beste dokumentu hauek ere aztertu ziren: Aviazione Legionaria, Agirre Lehendakariaren gutunak, Euskal Gobernuko gutunak eta telegramak eta Campua argazki-funtsa, Eibar, Gernika, Zornotza eta Sollubeko argazkiekin.

Dokumentazio guzti hau Gernikan dugu orain, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruan eta katalogatu ondoren, ikertzaile guztien eskura egongo da.

Honako agiri hauen digitalizazioa: (1936-1937)

  • Misio-aginduen dokumentazioa: Bizkaia-Arabako frontea.
  • Operazioen aginduak: Bizkaia-Arabako frontea.
  • Nafarroako Brigaden operazioen agindu orokorrak.
  • Kanpaina parteak: Bizkaia-Arabako frontea.
  • Vitoria-Gasteizko aerodromoa.
  • Lasarteko aerodromoa.
  • Bonbardatutako Gernikako argazkiak, apirilaren 28an hartutakoak Breguet XIX errekonozimentuko hegazkinetik.
  • Euskadiko argazki orokorrak, errekonozimenduko hegazkinetatik hartuta.
  • Ipar-Euskadi mapak.
  • Euskadiko hiriguneetako planoak.
    (1.000 dokumentu baino gehiago).

Ikerketa: Gernikako bonbardaketa eta Gerra Zibila Euskadin.
Inbentarioa: Gerra Zibila Euskadin eta Euzkadiko Gobernua: Agirre.

Gernikako bonbardaketari buruzko bere ikerketatik sortutako dokumentazioaren digitalizazioa: piloto alemanen elkarrizketak, krokisak, planoak, gutunak, eta abar. (1.000 dokumentutik gora).

Nafarroako artxibu nagusiak ikerketa (Maíz fondoa): Francisco Franco eta Serrano Suñerrekin izandako posta-trukea. Argazkiak: Mola, Franco, Serrano Suñer…

Gerra Zibila Euskadin nola izan zen azaltzen duen dokumentazio ugari dago artxibo honetan. Hegazkineriaren gerra parteak eta Prietok Jose Antonio Agirre eta Manuel Irujorekin izandako posta-trukea dira aipagarrienak.

1936ko urriaren 15etik 1937ko urriaren 21a bitartean, iparraldeko aire indarren lanen egunerokoak begiratu dira. Iparraldeko gerraren atalean Bizkaiko lanen plan orokorra aipatu behar da. 1937ko martxotik 1938ko martxora bitartean Gasteizko aerodromoan izandako mugimenduen berri irakur daiteke; baita Agoncillo (Logroño), Somorrostro eta Sondikako kanpaina aerodromoenak ere. Condor Legioa eta Italiako Aviazione Legionariaren dokumentazioa aztertu da.

Kindelan Familiaren fondoa ere aztertu da eta Vigon eta Kindelanen arteko posta-trukatzean iparraldeko kanpainari buruzko gutunak aurkitu dira.

Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroko arduraduna Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibila Euskadin gaiei buruzko informazio bilatzen izan da artxibo hauetan:

  • Centro Documental de Memoria Histórica (Salamanca)
  • Arxiu Montserrat Tarradellas i Macia (Poblet. Cataluña

Centro Documental de la Memoria Histórican egin den ikerketan berriki jaso dituzten dokumentuak aztertu dira, esaterako Negrín Artxiboa, Fundación Francisco Franco, Ginebrako Gurutze Gorriaren artxiboa, Centellesen argazki-artxiboa eta Condor Legioari buruzko Heinrich Allersen argazki-artxiboa.

Arxiu Tarradellasen funts hauek aztertu dira: Arxiu Generalitat-Exili, Manuel Irujorekin posta-trukea, Jesús de Leizaolarekin posta-trukea, Euskadi eta Cataluniaren arteko harremanak, Eusko Alderdi Jeltzalea, Conselleria de Defensa, President Companys, Nazioarteko informazioa eta kanpoko esku-hartzea.

Ikerketa hau oso aberasgarria izan da, bi mila dokumentutik gora eskuratzeko aukera eman baitu.

Dokumentazio guzti hau ikertzaileen esku egongo da sailkatu eta katalogatu ostean.

Abuztuaren 5etik 9ra Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruko pertsonala artxibo honetan ikertzen egon da. Hainbat dokumentu kontsultatu dira eta funtsa berriak ere, orain dela gutxi artxibo honi emandakoak. 500 dokumentu baino gehiago digitalizatu dira.

Uztailaren 8tik 12ra Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruko arduraduna Avilako Artxibo Militarrean ikertzen egon da, Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibila Euskadin gaiak aztertuz. Orain hamabost urte egin zen leku berean ikerketa eta gai berdinei buruzko hainbat dokumentu aurkitu ziren.

Hala ere, azken urteetan, besteak beste Martínez Bande eta J. M. Campúa-ren argazki bildumak kaleratu dira, horregatik egin behar izan da ikerketa berri hau. Bilduma hauez gain, beste hainbat dokumentu aztertu dira (Zona Roja, Zona Nacional, Cuartel General del Generalísimo, Gobierno de Euzkadi, eta abar) eta 900 dokumentutik gora digitalizatu dira. Material guzti hau ikertzaileen esku egongo da katalogatu eta informatizatu ondoren.

Gernikari buruz dagoen informazioan oinarritu da Administrazio Orokorreko Artxiboan (AGA) egin dugun ikerketa. ”Dirección General de Regiones Devastadas”-ek egindako eraikuntza eta berreraikuntza lanen gaineko dokumentazio ugari aurkitu da.

Bestalde, bildumak eta argazki artxiboak daude AGAn gordeta: XX. mendean zehar egindako Gernikako argazkiak ikus daitezke, Gerra Zibil garaiko Bizkaiko argazkiak eta Delegación Nacional de Prensa, Propaganda y Radio del Movimiento Nacional / Medios de Comunicación Social del Estado-k gordetako artxibu eta argazki bildumak ere.

Fernando Gómez Peláez artxiboa espainiar erbeste libertariaren fondorik garrantsitzuenetariko da. Berau osotzen duten dokumentuak, Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT-eko) militantzia luzean eta erbesteko publikazio libertarien zuzendari bezalala egindako argitalpen lanetan bildutakoak dira. Guda ondoko anarkosindikalismoaren iturri garrantsitzua da.

Centros consultados

  • Helbidea: Plaza de la Provincia, 1
  • 28012, Madrid.
  • Telefonoa: [+34] 91 379 92 10
  • E-maila: archivo.general@maec.es
  • Webgunea: http://www.exteriores.gob.es/

Helbidea: Av. Puerta de Hierro s/n. Complejo de la Moncloa
28071, Madrid.
Telefonoa: [+34] 913353612
E-maila: archivocentral@mpr.es
Webgunea: https://mpr.sede.gob.es/procedimientos/index/categoria/1275

  • Helbidea: Calle Edgar Neville, 1 1º Izq
    28020, Madrid.
  • Telefonoa: [+34] 91 541 21 22
  • E-maila: secretaria@fnff.es
  • Webgunea: http://www.fnff.es

  • Helbidea: C/ Colegios, 7. Colegio de San Bernardino
    28801, Alcalá de Henares.
  • Telefonoa: [+34] 91 885 24 41
  • E-maila: archfflc@cec.ugt.org
  • Webgunea: http://fflc.ugt.org

  • Helbidea: Biblioteca Histórica Marqués de Valdecilla C/ Noviciado 3
    28015, Madrid.
  • Telefonoa: [+34] 91 394 66 43
  • E-maila: archivohistorico@pce.es
  • Webgunea: https://www.archivohistoricopce.org/

  • Helbidea: C/ Los Colegios, 7, Coelgio de San Bernardino
    28801, Alcalá de Henares.
  • Telefonoa: [+34] 91 885 50 46
  • E-maila: rodrigo.lucia@fpabloiglesias.org.es
  • Webgunea: http://www.fpabloiglesias.es