Beste ikerketa batzuk
MINISTÉRIO DOS NEGÓCIOS ESTRANGEIROS. ARQUIVO DIPLOMATICO (LISBOA)
Honako dokumentu hauek kontsultatu dira:
- Londresko Batzordea
- Espainiako gerra zibilean esku ez hartzeko akordioari buruzko portugaldar oharren hainbat kopia
- Errusiako eta Erresuma Batuko gobernuen salaketei buruzko portugaldar oharren kopiak – datarik gabe.
- Bartzelonako hainbat egunkari.
- Atzerriko prentsaren albisteak, Espainiako gerra zibilari buruzkoak.
- Egoitza Santua eta Espainia.
- Burgosko gobernuak Bruselan duen ordezkariak Cabrita jaunari buruz emandako informazioaren kopia. (Legazioaz, Bruselan).
- …
ARQUIVO NACIONAL DA TORRE DO POMBO
- Arquivo Oliveira Salazar (NE-9)
- Jornal O’Seculo-ko artikulu zentsuratuak (1937)
- …
Gerra Zibila Euskadin izan zeneko dokumentazioa dago gordeta espediente desberdinetan: Bilbon zegoen Belgikako kontsula zen Emile Dubois eta Donibane Lohitzunen zegoen Belgikako enbaxadorea zen R. Everts-en arteko harremanak, Eibarko armagintzaren egoera eta garapena gerra garaian, ebakuazioak, Agirre Lehendakariak Belgikako gobernuari egindako laguntza eskariak, haurren harrera eta aberriratzea, Gernikako bonbardaketa, Euskadiko eta Kataluniako gobernuen telegramak frankisten hegazkinek egindakoak salatuz, Ordezkarien-ganbarako dokumentuak, eta abar.
1937ko Belgikako prentsa aztertu da, Gerra Zibila Euskadin, Gernikako bonbardaketa eta erbestea gaiak begiratuz.
1939an, Francok iparraldeko azken gune errepublikarrak hartu baino aste gutxi arinago, Pirineotatik zehar eraman ziren hainbat dokumentu institutu honetara. Bi funts ikertu dira: José Martinez Guerricabeitia Funtsa eta Fernando Gómez Peláez Funtsa. Funts bi hauetan Euskadin Guda Zibilari buruzko hainbat dokumentazio grafiko eta idatzizko agertzen da.
2006ko ekainean Vatikanoko Artxibo Sekretuko Pio XI.aren Aitasaindutza-aldia, irailetik aurrera ikertzaileentzat zabalduko zutela jakinarazi zen. 1922tik 1939ra bitarteko dokumentu hauek desklasifikatzeak Espainiako Guda Zibilean Vatikanoak izan zuen jokaerari buruzko informazio zehatzagoa eman du.
2007ko urtarrilean, Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria, eta Ana Teresa Nuñez Monasterio, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroaren arduraduna, Erromara joan ziren, bertan aurkitzen zuten informazio interesgarri guztia kopiatu eta Gernikar guztien eskura ipintzeko asmoz.
Ikerketaren lehen fasean, Madrileko Nuntziaturari buruzko guztia aztertzeko aukera izan zuten. Bertan, euskal haur errefuxiatuen zerrendak, atzerrian zeuden umeek etxekoei bidalitako gutunak, monsinore Antoniuttiren kartak eta abar aurki daiteke.
Bigarren fasean, 2008ko martxoko bisitan, lehen bidaian oraindik zabaldu gabe zegoen dokumentazioa aztertzeko aukera izan zuten, hau da, Affari Ecclesiastici Straordinari. Spagna 1937. Fondo Segreteria di Stato.
Ikerketa amaitu eta dokumentuak katalogatu ostean, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroan aztertzeko prest egongo dira.
Ministère des Affaires étrangères (Belgium)
Helbidea: Rue des Petits Carmes, 15
1000 Bruselas.
Telefonoa: [+32] 501 81 11
E-maila: Info.Archives@diplobel.fed.be
Webgunea
Bibliothèque Nationale (Belgium)
Helbidea: Mont des Arts 28,
1000 Bruselas.
Telefonoa: [+32] (0)2 519 53 11
E-maila: info@kbr.be
Webgunea
Archivio Segreto Vaticano (Città del Vaticano)
Helbidea: Cortile del Belvedere
00120 Città del Vaticano.
Telefonoa: [+39] 06 69883314 [+39] 06 69883211
E-maila: archivio@aav.va
Webgunea
Internationaal Instituut Voor Sociale Geschiedenis (The Netherlands)
Helbidea: Cruquiusweg 31
1019 AT Amsterdam.
Telefonoa: [+31] 20 6685866
E-maila: ask@iisg.nl
Webgunea