Zibilizazioen arteko elkarrizketa (Dialogue among civilisations)
Arteak eta poesiak duintasuna, errespetua, harrotasuna, adierazpen-askatasuna, irudimena, pertsonaren aintzatespena, sormena, bikaintasuna eta Giza Eskubideak inspiratzen dituzte. Jan Jordaan (AFH).
Zibilizazioen arteko elkarrizketa 35 herrialdetako eta Hegoafrikako Durban hiriarekin senidetutako sei hiritako poeta eta artisten arteko lankidetza da. Partehartzaileak identitatea, lurra, objetua eta sinesmena gaiekin lotutako artelan bat egitera gonbidatu zituzten. Erakusketa honetan barrena, 42 artista plastikok eta 41 poetak beraien eta haien komunitateen kezka eta ardurak adierazten dituzte.
Zibilizazioen arteko elkarrizketa, beraz, ikuslea jabetza moralaren inguruan hausnarketa bat egitera gonbidatu nahi du, artea eta poesia adierazten duten balioak barnera ditzaten. Balio hauek sormena, adierazpen-askatasuna, Giza Eskubideak, bikaintasuna, duintasuna, harrotasuna, inspirazioa, hausnarketa, baita Kultur ondarearekiko errespetua bultzatzen dute baita eskubide indibidualei eta independentziari errespetua ere.
Zibilizazioen arteko elkarrizketa, arrazismoa, xenofobia eta errefuxiatuen egoera latzaren gaiak jorratu nahi dituen ekimen artistikoa da. Proiektuak, Afrikako artista eta poetak ezezik beste herrialdetako batzuetakoak ere inplikatu ditu.
Partehartzaileen artean honako artista hauek topa ditzakegu, besteak beste, Kim Berman, Themba Shibase (Hegoafrika), Marcelo Brodsky (Argentina), William Kelly (Australia), Guto Nóbrega (Brasil), Bartolomé Tuguo (Camerun), Bruce Rimmel (Inglaterra), Marie Helene (Haití), Colleen Conradi (Italia), Okutsu Ayaka (Japon), Mel Edwards (EE.BB.), Samson Kambalu (Mozambique) y Justin Igala (Uganda), Alex Carrascosa y Kirmen Uribe (Euskadi).
Humanitatearen aldeko Artea (Art for Humanity, AFH) ekoizpen kulturalarekin konpromezu handia duen erakundea da, bereziki artearen bitartez Hegoafrika, Afrikan eta nazioartean Giza Eskubideen ezagutza eta zabalkundea sustatuz. AFH erakundeak, haien prouiektuetan parte hartzen duten artista eta poetekin batera Arte Ederren portfolioak sortzen ditu baita erakusketen antolakuntza, argitalpenak, kartelak eta ikerketa proiektuak ere; beti ere gogoan izanda, gaur egungo artearen pentsamenduak, hurrengo belaunaldietako balore sozialetan eragina izango duela.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus