Mauthausen, kronika grafikoa
1996an, Espainiako Amical de Mauthausen Elkarteak bere artxibo historikoen zati bat laga zion Museu d’Historia de Catalunya izeneko museoari. Fondo horien artean, Mauthausengo eta Gusengo (Austria) kontzentrazio-esparru nazietatik hartutako negatibo fotografiko multzo bat zegoen.
Argazki horietako batzuk Mauthausengo esparruko Erkennungsdients-eko (Identifikazio Zerbitzua) arduradunek egin zituzten, 1940 eta 1945 urteen bitartean. Gestapo-ren kontrolpean zegoen zerbitzu horren zereginetako bat deportatuen sarrerako eta irteerako fitxak dokumentatzea zen, eta baita esparruko funtzionamendua eta bizimodua ere dokumentatzea.
Gainerako negatiboak, berriz, Mauthausengo esparruaren askapenari buruz Francesc Boix argazkilari katalanak egindako erreportaje batetik hartuak ziren. Boix preso errepublikano bat zen, ordura arte esparruan deportatuta zegoena eta Identifikazio Zerbitzuan aritzen zena.
Mauthausen, kronika grafikoa erakusketak argazki horietatik aukeratutako multzo bat aurkezten du; horietako batzuk, gainera, nazien kontrako testigantza gisa erabili ziren Nurembergeko epaiketan, 1946an. Irudi horien bitartez, munduaren historia garaikidean izandako gertaera ankerren eta ikaragarrienetako bat erakusten dugu; Europa osoan, milioika pertsona izan ziren basakeria horren biktima, horien artean hamar mila espainiar errepublikano baino gehiago.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus