ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Bakeraikileak

2018-09-21 - 2019-12-31

Aurkezpena

Galdera hau egingo baligute: Bakearen Kultura hedatzen, Giza Eskubideak errespetatzen eta gure planeta zaintzen eta babesten aritu diren edo aritzen diren 10 pertsonen izenak emateko gai al zara? Zein izango litzateke gure erantzuna? Ziurrenik zail egingo litzaiguke eta askoz errazagoa izango litzateke indarkeria edo biolentziaren kulturarekin lotutako pertsonak aipatzea. Honetaz inoiz hausnartu al duzu? Honetaz inoiz hausnartu al duzu?

Neurri batean gai hauetan dugun ezjakintasun handia eta gure gaur eguneko gizarteak duen bake ereduen gabezia arintzeko asmoz, Gernikako Bakearen Museoak erakusketa hau sortzea erabaki du eta honako hauek dira osatzen duten elementuak: katalogoa, mahai jokoa eta tailer didaktikoa.

Erakusketa honetan aurkituko dituzun 32 bake ereduak gure planetan bakea eraikitzen duten milioika pertsonen artetik hartutako lagin txikitxo bat baino ez dira eta bizi izan duten edo daramaten bizimoduan mundu baketsuagoa, bidezkoagoa eta giza eskubideak errespetatzen dituen planeta eraikitzen saiatzen dira.

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus