Informazioa

Eguna eta ordua

Adostu behar da.

Museoko langile gaituek gidatutako bisiten bidez, historia sakonago ezagutzeko aukera eskaintzen da. Ibilbidean zehar, erakusketa iraunkorreko edukien azalpen argia eta dokumentatua ematen da, gertakari historikoetan, objektu originaletan, dokumentuetan eta lekukotasunetan oinarrituta. Gainera, bakearen kultura eta giza eskubideak bezalako gai garrantzitsuak jorratzen dira, iraganaren inguruko hausnarketa kritikoa sustatuz eta haren eragina gaur egungo gizartean ulertzen lagunduz.

Taldea

8-20 lagun

Prezioa

60 € taldeko (museoko sarrera ez du barne hartzen).

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Iraupena

60 minutu

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa

Informazio gehiago

Hezkuntza proiektua

Gernikako Bakearen Museoko helburu nagusia bake kulturaren zabalkundea da.
Gernikako Bakearen Museoaren hezkuntza eskaintzak publiko ugariri zuzendutako proposamen sorta egiten du, haur eta familietatik hasi eta gazte eta helduetara zabalduz.

Bisitaren informazioa

Gernikako Bakearen Museoa bisitatzeko asmoa duzu eta bisita prestatzea gustatuko litzaizuke? Jarraian, informazio praktikoa aurkituko duzu: nola iritsi, ordutegiak, irisgarritasuna, zerbitzuak eta bisitaren baldintzak.