ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Atzerriko parte-hartzea Gerra Zibilean

2022-03-10 - 2022-06-30

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak erakusketa bibliografikoak antolatzen ditu bere funts bibliografikoak zabaltzeko. Aurten Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenarekin bat eginez, Gerra Zibilean atzerritarrek izandako parte-hartzeari buruzko erakusketa bat aurkeztu dugu.

Alemaniako Condor Legioaren eta Italiako Aviazione Legionariaren babesa erabakigarria izan zen Franco jeneralak Gerra Zibila irabazteko. Hugo Sperrle jeneralaren agindupean zegoen eta Wolfram von Richthofen koronela Estatu Nagusi buru zuen aKondor Legio alemaniarraren helburuetako bat, borrokarako metodo eta estrategia berriak esperimentatzea izan zen, 1936an jada ‘hurrengo gerra’ deitzen zuten horretarako, hau da, Bigarren Mundu Gerrarako.
1937ko apirilaren 26an, Kondor Legioak froga-eremu gisa erabili zuen Gernika, hiru ordu baino gehiago iraun zuen bonbardaketa batean. Suntsipen-maila % 85etik gorakoa izan zen, eta oraindik zehaztu gabe dago hildako kopurua; ikerketa berrienen arabera, Euskadiko Gobernuak erregistratu zituen 1.654 baino gehiago izan ziren, inoiz ez baitziren zenbatu hondakinen azpian harrapatuta geratu zirenen gorpuak.
Azaldutako dokumentu guztiak zentroko gordailuan gordeta daude, eta interesa duten guztiek kontsultatu ahal izango dituzte.
Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus