Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2025
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2025
2025eko SARIAK
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 20. edizioko saridunak hauek dira:
- António Guterres
- Antropologia-auzitegiko talde argentinarra (EAAF)
Gernika-Lumoko eta Pforzheimgo Udalek, Gernikako Bakearen Museoak, Kultur Etxeak eta Gernika Gogoratuzek GERNIKA BAKEAREN ETA BERRADISKIDETZEAREN ALDEKO SARIAK antolatzen dituzte. Sari hauek, nazio edo nazioarte mailan, bakea eta berradiskidetzearen alde lanean bereiztu diren bi pertsona edo elkarteren lana saritu nahi dute.
2025eko SARIAK
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 20. edizioko saridunak hauek dira:
- António Manuel de Oliveira Guterres, gaur egun Nazio Batuen idazkari nagusia dena. Guterres Lisboan jaio zen 1949an, eta zerbitzu publikoari eskaini dio bere bizitza. 2017an NBEren idazkaritza nagusia bere gain hartu aurretik, Portugalgo lehen ministro, Nazioarteko Sozialista Erakundeko presidente eta Errefuxiatuentzako Nazio Batuen goi-komisario izan zen. ACNURen egindako agintaldian (2005-2015), aurrekaririk gabeko krisi humanitarioei egin zien aurre, hala nola exodo siriarrari, eta maila globalean koordinatutako ikuspegi humanitarioaren alde egin zuen. NBEren buru den aldetik, azpimarratzekoak dira multilateralismoaren defentsan, klima-aldaketan eta lekualdatuen eskubideen alde egindako ahaleginak.
- Antropologia-auzitegiko talde argentinarra (EAAF), gizateriaren aurkako krimenak auzitegi-zientziaren bidez ikertzen aitzindari dena. 1984an jaio zen, Argentinako diktaduraren bortxazko desagerpenak argitzeko (1976-1983). Talde honen metodologia auzitegi-antropologian oinarritzen da, eta funtsezkoa izan da 50 herrialde baino gehiagotan giza eskubideen urraketen biktimak identifikatzeko, Bosnia, Angola, Ekialdeko Timor eta Kosovoko gatazkak barne.
2025eko apirilaren 26a.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.

Bisita gidatuak norbanakoentzat udan.
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuetan izena emanez.

Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2025
2025eko SARIAK Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 20. edizioko saridunak hauek dira: