Memoria- eta turismo-lekuak: memoriaren erabilera turistikoak (2. mintegia)
Memoria- eta turismo-lekuak: memoriaren erabilera turistikoak (2. mintegia)
Egunak: 2024ko urriak 9 eta 10.
Non: Gernika-Lumo, Bizkaia
Memoria- eta turismo-lekuen nazioarteko 2. mintegia. Bertan, memoriaren erabilera turistikoak jorratuko dira.
Egunak: 2024ko urriak 9 eta 10
Non: Gernika-Lumo, Bizkaia
Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Observatorio de las memorias Europeas EUROM-UB
Laguntzaileak: Gernika-Lumoko Udala, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernikaldea Pastoral Barrutia
Memoria-lekuetan turismoa egitea lekuen inpaktua indartzeko dinamika bat da. .Bisitari gehiago izateak eta horien tipologian aniztasun handiagoa izateak gunearen konplexutasunak areagotzen ditu eta, aldi berean, bere izaera sinboliko berezitik kanpo dauden gaiak planteatzera behartuta dagoen kudeaketa zailtzen du. Nola aurkezten dira leku horiek? Zer bitartekaritza- eta interpretazio-mekanismo behar dira? Nori zuzendu behar zaio? Zein hizkuntzatan? Zein helbururekin? Nola aurkezten dira leku horiek? Zer bitartekaritza- eta interpretazio-mekanismo behar dira? Nori zuzendu behar zaio? Zein hizkuntzatan? Zein helbururekin?
Programa
Bisitak eta ibilbideak aukerazkoak dira baina aldez aurretik izena eman behar da.
09.30-10.30 Gernikako Bakearen Museora bisita.
10.45-11.30 Gernikako Arbola eta Batzar etxea.
12.00-12.30 Mintegiaren inaugurazio ofiziala
Gernikako turismo bulegoko Begoña Arrieta Sagarnak aurkezten du.
- Jose María Gorroño Etxebarrieta. Gernika -Lumoko alkatea.
- Leire Saez Ríos. Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendaria
- Ana Otaduy. Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria
- Iratxe Momoitio. Gernikako Bakearen Museoa
- Jordi Guixé. EUROM- Fundaciò UB
12.30-14.15 Memoria-turismoari buruzko ikerketa
David Gonzalezek aurkezten du. EUROM-eko project managerra.
- Saida Palou, Gizarte Antropologiako irakaslea, Universitat de Girona
“Turismoa, gerra eta diktadura: apunte historikoak”
- Laia Encinar-Prat, Irakaslea, ikertzailea eta proiektuen koordinatzailea CETT Barcelona School of Tourism, Hospitality and Gastronomy delakoan.
“Memoria-turismoari lotutako lekuek gaur egun duten eragina: MUMEren eta errefuxiatuen komunitate ukrainarraren kasua”
- Gema Martínez Gayo. Gizarte Arazoen Analisian doktorea Universidad Nacional de Educación a Distancian (UNED), ikertzaile laguntzailea Alba Suden
“Memoria-turismoaren erronkak, erantzukizunak eta aukerak”
14.15-15.15 Bazkaltzeko etenaldia
15.00 -16.30 Memoritour Gernika (gazteleraz eta itzulpena ingelesez) Aukerazkoa baina aldez aurretik izena eman behar da.
16.30-18.00 Etika eta memoria-turismoa
Angela Bermudezek aurkezten du. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile nagusia.
- Aranzazu Echaniz. Etikako irakaslea Deustuko Unibertsitatean
“Gako etikoak turismoko profesionalen prestakuntzan”
- Oscar Navajas Corral. Universidad de Alcaláko irakasle kontratatu doktorea
“Memoria traumatikoko tokietako turismoa. Morboaren motibaziotik balioetan oinarritutako pedagogiara igarotzeko estrategiak ”
18.00-18.15 Gernikako Juntetxera lekualdatzea
18.15-19.30 Hitzaldi Nagusia Gernikako Batzar Etxean
Jordi Guixé Corominesek aurkezten du. EUROM- Fundaciò UB-ko zuzendaria.
- Anne Hertzog. Geografiako irakasle laguntzailea, CY Cergy-Paris Université, Frantzia
“Memoria lekuaren dimentsio turistikoa: mesfidantzaren eta legitimazioaren arteko eraikuntza politiko eta soziala. Frantziako kasuetan oinarritutako hausnarketa-elementuak”
Urriak 10 (osteguna)
9.15-10.00 Mahai-ingurua Memoria Demokratikoaren lekuak
Iratxe Momoitio Astorkiak, Gernikako Bakearen Museoko zuzendariak aurkezten du.
- Zoraida Hijosa Valdizán. Biktimei Laguntzeko eta Memoria Demokratikoa Sustatzeko zuzendari nagusia
- Jordi Guixé Coromines. EUROMeko zuzendaria
10.00-11.30 Memoria eta lurraldea: Memoria-turismoa hedatzea eta balioa ematea.
Leire Irazabal Basabek, Gernikako Euskal Herria Museoko zuzendariak aurkezten du.
- Raül Valls Lucea. Amical Antics Guerrillers de Catalunya-ko presidentea
- Josep Font. Memorial Democràtic. Kataluniako Memoria Guneen Sareko arduraduna
“Kataluniako memoria-lekuen garrantzia: aukerak eta erronkak”
- Maria José Andrés. Fundación Belchite
“Belchiteko Herri Zaharra: Aukera berriak irekitzen dituzten memoriak”
11.30-12.00 Kaferako etenaldia
12.00-13.30 Memoria- eta ondare-lekuen adibide praktikoak eta turismoarekin duten harremana (I)
Iratxe Momoitiok, Gernikako Bakearen Museoko zuzendariak auzkezten du.
- Stephen Lodewyck. Museo In Flanders Fields (Bélgica)-eko zuzendaria.
“In Flanders Fields Museoa: Belgikako Lehen Mundu Gerra oroitzeko turismoaren protagonista”
- Ajnura Akbas. War Childhood museum. Sarajevo (Bosnia-Herzegovina)
«Mugetatik haratagoko narratibak: museoak munduko elkarrizketaren katalizatzaile»
- Mona Badamchizadeh, Tailerrak diseinatu eta errazten ditu Hezkuntza Sailean eta Teherango (Iran) Bakearen Museoko Aldi Baterako Erakusketen Sailean kontserbatzailea
“Memoriari forma emanez: Narratibaren zeregina Teherango Bakearen Museoan”
13.30-15.00 Bazkaltzeko etenaldia
15.00-16.30 Memoria- eta ondare-lekuen adibide praktikoak eta turismoarekin duten harremana (II)
Josu Santamaria Otaolak aurkezten du. Nafarroako UPNAko irakaslea. Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsan ikertzailea
- Pamela Castillo. Hezkuntza-erreferentea Buchenwald memorialeko nazioarteko eta nazioko proiektuetan (Alemania)
“Weimar – Buchenwald: Janosen burua. Lan hezitzailea Buchenwald memorialean”
- Roberto Fuertes. Kuradore independentea eta museoetako aholkularia.
“Iragan hurbilaren oroimenezko ondarea: beharrezko memoriaren transmisioa. Villa Grimaldiren kasua, Txile”
- Paola Varesi. Casa Cervi museoko zuzendaria (Italia)
“Turismoa eta memoria: binomio posiblea? Cervi museoaren adibidea”
16.30-17.00 Hitzaldi nagusia
Josu Santamaria Otaolak aurkezten du. Nafarroako UPNAko irakaslea. Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsan ikertzailea
- Mayki Gorosito. Museo Sitio de Memoria ESMAko zuzendaria.
“Memoriaren guneak eta lekuak eta Munduko Ondarea: zalantzak eta aurrerapenak.”
17.00-17.30 Mintegiaren itxiera.
David González (EUROM) eta Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoa)
gazteleraz
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Gehiago

Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.

Bisita gidatuak norbanakoentzat udan.
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuetan izena emanez.

Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2025
2025eko SARIAK Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 20. edizioko saridunak hauek dira: