Irisgarritasuna

Etengabeko hobetze plana garatzen ari gara, pertsona guztiei museorako sarbide egokia bermatzeko. Atal honetan Irisgarritasun gaian egiten ditugun aurrerapen ezberdinak eguneratzen joango gara.

Gaur egun Museoaren irisgarritasun egoera honako hau da:

Informazio orokorra

SARRERA DOAN

Desgaitasuna egiaztatuta duten pertsonek doako sarrera dute museoan (0 €).

INFORMAZIO-MAHAIA

Sarrerako atarian informazio-mahaia dago. Bertan, langileek museoko zerbitzu, espazio eta programazioen berri ematen dute. Mostradoreak gune egokitua du.

ARMAIRUA

Kontsigna-zerbitzua edo armairuak dendan daude, eta bertan motxilak eta gainerako objektuak gorde daitezke.

Taldeak datozenerako ere baditugu armairuak edo kaixak, dakartzaten poltsak edo motxilak elkarrekin gordetzeko.

ATSEDENLEKUAK

Solairu bakoitzean, atsedenleku bat dago

Harreran, 1. eta 2. solairuetan aulki tolesgarriak daude ibilbidean zehar erabiltzeko.

WIFI

Doako wifia eskaintzen dugu, sarbide-gakorik gabe.

Irisgarritasun fisikoa

Gela guztiak guztiz irisgarriak dira, gela didaktikoa izan ezik.

SARBIDEA KALETIK

Museorako sarrera nagusia eskaileren bidez egin behar da. Eskailera-mailak igotzen laguntzeko barandak daude. Sarrera irisgarri bat dago Artekale kalean. Igogailu bidezko sarbidea. Museoko zirkulazio-espazio guztiak, aldiz, irisgarriak dira.

IGOGAILUA

4 pertsonentzako edukiera duen igogailu bat dugu, ikusmen-direktorioarekin eta braillez, baina ez du soinu-adierazpenik.

Museora sartzeko igogailua Artekale kalean dago. Bertan adierazita dago kale horretara ematen duen atea zabaltzeko museoko telefonora deitu behar dela.

KOMUNAK

Komun irisgarriak daude harrerako solairuan eta aldi baterako erakusketan (sotoan), konketa eta guzti.

HAURTXO-ALDAGAILUA

Dendan dagoen komun egokitura sartu aurretik, gela txiki bat dago haurtxoen aldagailua, pixoihalen edukiontzia eta konketa dituena.

AULKI TOLESGARRIAK

Harreran, 1. eta 2. solairuetan aulki tolesgarriak daude ibilbidean zehar erabiltzeko.

GURPIL-AULKIAK

Gurpil-aulkien mailegua.

IKUSMEN-IRISGARRITASUNA

Une honetan museoko oztopo sentsorialak kentzeko lanetan ari gara.

  • Museoko gela batzuk kontraste gutxi dute.
  • Erakusketa iraunkorrak kristalezko paneldun hainbat gela ditu, eta, beraz, kontrastea ez da nahikoa edo erreflexuak sor daitezke.
  • 1. solairuko gela batek, Historia gelak, kristalezko zorua du, eta kontrastea ez da beti nahikoa edo erreflexuak sor daitezke. Barandak daude areto honen perimetro osoan.
  • Laguntza-txakurrak ongi etorriak dira.

ENTZUMENERAKO IRISGARRITASUNA

Museoko lehen ikus-entzunezkoa (”Begoñaren etxea”) irisgarriago egiteko, testu osoaren transkripzioa eskaintzen dugu bideo formatuan.

Hemen daude bideoak:

Gelaren sarreran QR kodeak daude, transkripzioetako bideoetara bideratzen zaituztenak.

Beste bi ikus-entzunezkoek azpitituluak dituzte: In Memoriam izenekoa 1. solairuko ibilbidearen amaieran dago; bigarrena, testigantzena, 2. solairuan dago. Azken honek azpitituluak euskaraz eta gazteleraz, eta ingelesez eta frantsesez ditu baina bideoa etengabe martxan dagoenez, gelara iristen garen momentuan azpititulu batzuk edo besteak izango ditugu.

IRISGARRITASUN INTELEKTUALA

Museoko ibilbidea gezi horien bidez adierazita dago eta irteera, berriz, gezi beltzen bidez.

Lehen ikus-entzunezkoa (Begoñaren etxea) erabat ixten da, eta horrek klaustrofobia sentsazioa eragin dezake.

TURISMO IRISGARRIA MUSEOAN

EQUALITAS VITAE

Gernikako Bakearen Museoa

Visitbiscay accesible

Gernikako Bakearen Museoa

PREDIF

Fundación Museo de la Paz de Gernika (pags. 539-541)

Kontaktua

Foru plaza, 1 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Tel. finkoa eta whatsappa: 94 627 0213

hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

WEB IRISGARRIA

Zer da irisgarritasuna?

Irisgarritasuna informazioa inolako mugarik gabe eskuratzean datza, edozein pertsonak bere desgaitasuna edozein dela ere, dela zentzumenezkoa, dela fisikoa, dela teknikoa.

Pertsona asko iristen dira gure orrialdeetako informaziora gureak ez diren testuinguruetatik.

Erabiltzaile hauek izan ditzakegu:

  • Ahots- eta braille-itzultzaileak erabiltzen dituzte, soinu-txartelik gabe, edo testu moduko nabigatzaileak.
  • Koloreak bereizteko zailtasunak, sistema monokromoak dituzten erabiltzaileak.
  • Begi-zailtasunekin, webgune baten letra-tamaina handitu behar baitute.
  • Dislexikoak.
  • Mugitzeko zailtasunekin, mugimenduan dauden objektuekin elkarreragiteko gai ez direnak.
  • Ezin dutenak sagua erabili.
  • Nabigatzaile zaharkituak, edo oso berriak baina ez ezagunak, edo nabigatzailearen zerbitzuak indargabetu dituztenak.
  • Zailtasun kognitiboekin.

A,zken batean, irisgarritasuna ez da bakarrik interesgarria desgaitasuna duten pertsonentzat, baizik eta webgunerako sarbidea hobetzen du oro har.

Gernikako Bakearen Museoaren irisgarritasun-politika.

Hauek dira gure irisgarritasun-jarraibideak:

  • W3Cren (World Wide Web Partzuergoaren) WAI (Web Erabilerraztasunerako Ekimena) lantaldeak ezarritako erabilerraztasun-jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazaren Printzipio Orokorrak aplikatzean eta betetzean oinarritu gara.
  • Ikusizko diseinua. Webgune honek geruzak eta kaskadako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioaren ikusizko formatua emateko. Web-orriaren iturburu-koderako eta CSS3rako HTML5 estandarretan oinarrituta dago, eta aurkezpenaren eta edukiaren arteko gehieneko bereizketa lortzen du.

Nabigatzen laguntzen du.

Letra-tamaina.

Webgune honetako orrialdeen diseinuan unitate erlatiboak erabili dira, bai testuen tamainarako, bai webgunearen egitura orokorrerako.

Orriak behar bezala bistaratzen dira edozein bereizmenetan, eta erabiltzaileak testuaren tamaina aldatu ahal izango du bere nabigatzailean aukera hori badu.

WINDOWS:

Ctrl gehi + Tekla (orriaren tamaina handitzeko)

Ctrl gehi – Tekla (orriaren tamaina txikitzeko)

Crtl + 0 (orriaren jatorrizko tamainaren arabera berregiteko)

MacOS:

KOMANDO gehi + Tekla (orriaren tamaina handitzeko)

CKOMANDO gehi – Tekla (orriaren tamaina txikitzeko)

Webgunearen mapa

Webguneko maparen bidez gunearen orrialdeen aurkibidea aurkitu dezake erabiltzaileak.

Nabigazio bidea

Erabiltzaileak beti jakingo du zein atalean/azpiatalean dagoen webgunearen goialdean aurkituko duen nabigazio bideari esker.

Teklatu sarbide azkarrak

Explorer, Chrome, Firefox:

ALT + Ezkerreko geziaren tekla (Aurreko orrira joateko)

ALT + Eskuineko geziaren tekla (Hurrengo orrira joateko)

ALT + Teklatuko sarbide zuzenaren tekla + ENTER

Opera:

Maiuskulak + Esc (Teklatuaren sarbide zuzenaren teklak aktibatzeko)

MacOS:

CONTROL + Teklatuaren sarbide zuzenaren tekla

Sarbide teklak

Honako sarbide teklak dira eskuragarri webgune honetarako:

  • 1 Hasierako orrira jo
  • 2 Web mapara jo
  • 3 Informaziora jo
  • 4 Hezkuntzara jo
  • 5 Dokumentaziora jo
  • 6 Programaziora jo

Erabilerraztasun mailaren balioztapena

Museodelapaz.org gunearen orrialde guztiak eskuragarri jarritako logotipoen bidez balioztatu daitezke.

Baliozkotzea: w3c css
Baliozkotzea: XHTML 1.0