Taller

Jolas kooperatiboak


Aurkezpena

Lankidetza jolasak elkartasunaren, enpatiaren eta talde-lanaren eraikuntzan funtsezkoak diren balio batzuen transmisore dira. Tailer honetan, parte-hartzaileek lankidetzak bizikidetza nola indartzen duen aztertuko dute, indibidualismoak sor dezakeen lehiakortasunarekin alderatuz. Jolasaren bidez ulertuko dute taldeko arrakasta oso aberasgarria dela eta, jolas lehiakorrak bezala, oso dibertigarriak izan daitezkeela.

Hizkuntza

Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.

Observaciones

Helburuak:
-Taldean jolasteko modu berriak ezagutu eta landu
-Taldean ondo lan egiteak ematen duen poztasuna sentitu
-Kolaborazioa lortu elkarlanean
-Jolas kooperatiboak hezkuntza tresna bezala erabili

Pasos

1. ARIKETA: Ezagutza
Elkar hobeto ezagutzeko ariketak egingo dira.
2. ARIKETA: Konfidantza
Jolas kooperatiboetan murgildu orduko, bata bestearenganako konfiantza landu behar da.
3. ARIKETA: Lankidetza
Lankidetza jolasak eguneroko bizimodurako oso baliagarriak dira, taldean lan egiteko, elkarri laguntzeko, taldearen indarraz jabetzeko…
4. ARIKETA: Komunikazioa
Eguneroko harremanak hobetzeko beharrezkoa den komunikazioa landuko da.

Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Más talleres