Memoriarako artea
Arteak, objektuak ez ezik, kontzientziak ere eraldatzen ditu. Parte-hartzaileek gerra-objektuen argazkiei bizitza berria emango diete, bakea eta eguneroko bizitzaren harmonia sustatzen duten arte-adierazpen bihurtuz. Ariketa honen bidez, gastu militarrak hezkuntzan, gizarte-ongizatean eta abarretan duen eraginari buruz ere hausnartuko dute.
Parte-hartzaileek gerrarako armak eraldatuko dituzte eta artearen bidez bakerako figurak bihurtuko dituzte.
Museoak jartzen du behar den guztia.
7-12 urte
Gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20.
Ordu bete
60€ taldeko
Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Helburuak
– Bakearekin dugun konpromisoa sinatzea modu sinbolikoan.
– Armen erabilera desberdina izan daitekeela ulertzea.
– Gizartearen “ongizateak” armetan gastatutako diruaz jabetzea.
– Sormena piztea eta erabiltzea
1. ariketa: Gerrarako armak ezagutzea
Historikoki edo gaur egun gerra egiteko erabiltzen diren armen argazkiak erakutsiko dira.
2. ariketa: Armak desmuntatu
Aurkeztutako armetako batzuk aukeratu eta sinbolikoki desmuntatu egingo dira. Horretarako, pieza bakoitza piezatan banatu eta apaindu egingo da.
3. ariketa: Piezei erabilera berria eman
Apaindutako pieza guztiekin objektu, irudi edo paisaia berri bat sortuko da, gerrarekin edo indarkeriarekin zerikusirik ez duena. Ateratzen den obra taldeka azalduko da.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Más talleres

Gernika eta albiste faltsuak
Batxilergoa DBH“Gernika eta albiste faltsuak” tailer didaktikoa etikaren eta historiaren arlo tematikoak lantzeko pentsatuta dago, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa bezalako gertaera puntual baten bidez. Faltsututako albisteen edo “fake news”-en egungo…

Monumentuak: ikusteko poemak
DBHHirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina…

Memoriarako artea
Lehen HezkuntzaParte-hartzaileek gerrarako armak eraldatuko dituzte eta artearen bidez bakerako figurak bihurtuko dituzte.