Bisita librea taldean

Informazioa

Eguna eta ordua

Adostu behar da. Azalpen labur bat ematen da Museoaren ibilbidea eta edukia azaltzeko.

Taldea

8-20 lagun

Sarrerak

Prezioa: museora sartzea

*Aldez aurretik erreserbatu behar da: museoa@gernika-lumo.net

Hizkuntzak

Museoko erakusketa iraunkorreko testuak euskaraz eta gaztelaniaz daude, baina museoak itzulpenak biltzen dituzten koadernoak eskaintzen ditu ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta portugesez.

Ikus-entzunezkoen hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Informazio gehiago

Hezkuntza proiektua

Gernikako Bakearen Museoko helburu nagusia bake kulturaren zabalkundea da.
Gernikako Bakearen Museoaren hezkuntza eskaintzak publiko ugariri zuzendutako proposamen sorta egiten du, haur eta familietatik hasi eta gazte eta helduetara zabalduz.

Bisitaren informazioa

Gernikako Bakearen Museoa bisitatzeko asmoa duzu eta bisita prestatzea gustatuko litzaizuke? Jarraian, informazio praktikoa aurkituko duzu: nola iritsi, ordutegiak, irisgarritasuna, zerbitzuak eta bisitaren baldintzak.