1937ko martxoa. Iparraldeko Kanpaina hasi da

Martxoaren 31n, Durango bonbardatu zuten, eta hainbat aire-bonbardaketa masibo hasi zituzten frontean eta beste herri batzuetan, hala nola Elorrion eta Otxandion. Agintariek babeslekuak eraikitzea agintzen dute.

1937ko apirilaren 26a. 16:20ak dira. Lehen bonbak erori dira Gernikan

Alarma hotsak entzuten dira eta jendea aterpeetara doa korrika. Handik gutxira, Kondor Legioko bonbaketariek hirigunera eta ur-biltegira jaurti dituzte beren bonbak. Ehiza-hegazkinek herritarrak hirigunean mantentzea lortzen dute, metrailatze bidez, harik eta hainbat boladatan bonbardaketa masiboa gertatzen den arte.

1937ko apirilaren 26a. 19:40ak Bonbardaketa amaitzen da.

Hiru ordu baino gehiagoko infernuan 31 eta 41 tona lehergai artean jaurti zituzten, gehienak bonba su-eragileak, hirigunea erabat suntsitu zutenak. Eragindako sutea ezin izan zen zenbait egunetan itzali. Emaitza: eraikinen % 85,22 suntsituta eta hiribilduaren % 99 kaltetuta. Euzko Jaurlaritzak 1.654 hildako erregistratu zituen.

Denboraren lerroa

Joan denboraren lerrora

Gernikako bonbardaketaren denboraren lerroa aztertu. Ezagutu biztanlerian eta nazioartean izan zuen eragina.