Bakearen Museoa bisitatzeko asmoa duzu eta bisita prestatzea gustatuko litzaizuke? Jarraian, informazio praktikoa aurkituko duzu: nola iritsi, bisita-ordutegiak, irisgarritasuna, zerbitzuak eta bisitarako baldintzak.
Nola heldu?
Helbidea
Gernikako Bakearen Museoa
Foru plaza, 1
E 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Gernikako Bakearen Museoa hiriko erdigunean dago, Foru plazan, Udaletxearen aurrean, Kultur etxearen ondoan eta Turismo bulegotik eta Andra Mari elizatik 50 bat metrora. Batzar Etxetik, Euskal Herriaren Museotik eta Europako herrien parketik hurbil.
Gernika-Lumo Bilbotik 33 km-ra dago eta aireportutik 30 km-ra, autobidetik (Zornotza) 14 km-ra, Donostiatik 105 km-ra, Gasteiztik 70 kmra eta Hendaiatik (Frantzia) 120 km-ra. Errepidetik zein trenez (Eusko Trenbideak), autobusez (Bizkaibus) nahiz kotxe partikularrean irits zaitezke.
Beste galderarik? Consulta nuestra FAQs



Ordutegia
ENERO
1etik 27ra itxita urteko mantentze-lanengatik
Del 28 de ENERO al 16 de MARZO
- ASTELEHENETAN itxita
- ASTEARTETIK OSTIRALERA 10:00 – 18:00
- LARUNBATETAN 10:00-14:30 / 16:00-18:00
- IGANDEETAN: 10:00-14:30
Del 17 de MARZO al 19 de OCTUBRE
- ASTELEHENETAN 10:00 – 14:30
- ASTEARTETIK LARUNBATERA 10:00 – 19:00
- IGANDEETAN 10:00 – 14:30
Del 20 de OCTUBRE al 29 de DICIEMBRE
- ASTELEHENETAN itxita
- ASTEARTETIK OSTIRALERA 10:00-18:00
- LARUNBATETAN 10:00-14:30 / 16:00-18:00
- IGANDEETAN 10:00-14:30
Del 5 al 8 de DICIEMBRE
- OSTIRALA ETA LARUNBATA 10:00 – 19:00
- IGANDEA ETA ASTELEHENA 10:00 – 14:30
DICIEMBRE
- 24 – 25 eta 29 – 31 itxita.
***TXARTELDEGIA MUSEOA ITXI BAINO 30 MINUTU LEHENAGO IXTEN DA.
Prezioak 2025
6’5 €
SARRERA ARRUNTA
4’5 €
SARRERA MURRIZTUA
(Taldeak, ikasleak, erretiratuak, familia ugaria, erromesak)
2 €
ALDIBATERAKO ERAKUSKETARA SARRERA
0 €
DOAKO SARRERA
- ICOM-eko kideak
- 12 urte arteko neska-mutikoak
- Desgaitasuna duten pertsonak
- Larunbat arratsaldeak (neguan: 16:00-18:00; udan: 16:00-19:00)
- Euskadiko irakasleak (akreditazioa erakutsi beharko da)
- Zenbait egun berezitan (Urtarrila, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna; Martxoa, Euskal Kostaldearen Museoen eguna; Apirila, Gernikako bonbardaketaren urteurrena; Maiatza, Museoen Nazioarteko eguna; Iraila, Bakearen Nazioarteko eguna; Azaroa: Memoriaren eguna Abendua, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna)
SARRERA KONBINATUAK
- TXARTEL BAKARRA: Gernikan dauden zenbait museo bisitatzeko aukera ematen duen txartel bateratua, besteak beste Gernikako Bakearen Museoa. Turismo bulegoan salgai.
- EUSKAL KOSTALDEAREN MUSEOEN SAREKO TXARTELA: hainbat abantaila eta beherapen eskaintzen ditu. Doakoa da.
Irisgarritasuna
Etengabeko hobetze plana garatzen ari gara, pertsona guztiei museorako sarbide egokia bermatzeko.
Bakearen Museoan sarrera irisgarri bat dugu, 4 lagunentzako igogailua, zenbakiak eta ikusizko eta brailleko direktorioa dituena, komun irisgarriak eta ikus-entzunezkoen transkripzioak. Horrez gain, museoaren ibilbidea gezi horien bidez seinaleztatuta dago eta irteera gezi beltzen bidez.
Zerbitzuak

Sarrerako atarian informazio-mahaia dago. Bertan, langileek museoko zerbitzu, espazio eta programazioen berri ematen dute. Mostradoreak gune egokitua du.

Solairu bakoitzean, atsedenleku bat dago Harreran, 1. eta 2. solairuetan aulki tolesgarriak daude ibilbidean zehar erabiltzeko.

Komun irisgarriak daude harrerako solairuan eta aldi baterako erakusketan (sotoan), konketa eta guzti.

Kontsigna-zerbitzua edo armairuak dendan daude, eta bertan motxilak eta gainerako objektuak gorde daitezke.
Taldeak datozenerako armairuak edo kaixak ditugu, dakartzaten poltsak edo motxilak elkarrekin gordetzeko.

Doako wifia eskaintzen dugu, sarbide-gakorik gabe.

Dendan dagoen komun egokitura sartu aurretik, gela txiki bat dago haurtxoen aldagailua, pixoihalen edukiontzia eta konketa dituena.
ArauaK
Museoaren barruan erretzea debekatuta dago.
Debekatuta dago museo barruan jatea.
Umeak nagusi batez lagunduta joan beharko dute. Ez utzi museoko objektuak ukitu ditzatela edota geletatik korrika ibiltzea, honek beste bisitari batzuk gogait baititzake.
Ezinezkoa da poltsa handiekin (motxilak, euritakoak…) museo barrura sartzea. Halakorik baduzu, arropazaindegian utzi beharko duzu.
Ez ukitu museoko objektuak (bitrinak, erakusketako objektuak, arte lanak) ahulak dira eta apur daitezke.
Argazkiak atera eta bideoak grabatu daitezke museoaren barruan.
Animaliak sartzea debekatuta dago, itsuentzako txakur gidariak izan ezik.
Museoak igogailua du (kalean bertan har daitekeena), ezintasun fisikoa duten pertsonei sarbidea errazteko.
Banakako bisita
Gernikako Bakearen Museoa banaka bisita daiteke. Ibilbidea zeure kontura egin dezakezu edo bisita gidatu batean izena eman.
Taldeko bisita
Gernikako Bakearen Museoa taldean bisitatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan erreserba egiteko. Taldeko bisitak libreak nahiz gidatuak izan daitezke.