ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Condor Legioa

2018-04-14 - 2018-09-21

Aurkezpena

Kondor Legioaren laguntza erabakigarria izan zen Franco Generalak Gerra Zibilean garaile ateratzeko. Hugo Sperrle Generala eta Estatu Nagusiko burua zen Wolfram von Richthofen koronelaren agindupean zegoen Alemaniako unitate militar honen helburuetako bat metodo eta borrokatzeko estrategia berriak esperimentatzea izan zen, hau da, 1936an ‘hurrengo gerra’, Bigarren Mundu Gerrara begira.

1937ko apirilaren 26an, Gernika Condor Legioaren probak egiteko erabili zuten, hiru ordu baino gehiago iraun zuen bonbardaketan. % 85 baino gehiago suntsitu zuten eta biktimen kopurua zehaztu gabe dago oraindik. Azken ikerketen arabera Euskal Gobernuak zenbatu zituen 1.654 hil baino gehiago izan ziren, hondakinen artean harrapatuta gelditu ziren gorpuak ez baitziren inoiz zenbatu.

Erakusketa bibliografiko honetan, unitate militar honi buruzko liburu aukeraketa bat dago erakusgai. Liburu guzti hauek Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio zentroan daude eta kontsultatu daitezke.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus