Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak (CDBG) antolatzen dituen ekintza kulturalen artean, erakusketa bibliografikoak daude, bere funts bibliografikoak ezagutarazteko asmoz.
Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzaren jokaera Gerra Zibilean azaltzen da, Estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza sortu zirenetik 1937ko ekainean Francoren ejerzitoak Bizkaia menperatu zuen arte.
Erakusgai dauden monografia guztiak Dokumentazio Zentroan gordetzen dira eta interesa duten guztientzat egongo dira eskuragarri.
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus