ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Ibilbide agindua

2009-05-08 - 2009-06-28

Aurkezpena

La Ruta Prometida (Ibilbide agindua) CEPAIM-ek (Acción integral con migrantes) Lan eta Inmigrazio Ministerioarekin batera antolaturiko erakusketa ibiltaria da.

5 esparru hauetan banatuta dago erakusketa:

1. esparrua: IRAGANAREN ETA ORAINAREN PUSKAK

Iraganaren eta orainaren esparruan zaude, historiaren puskekin, egunerokotasunaren, oroimenaren eta informazio mediatikoaren puskekin; berton erakusten da zergatik eta zer zirkunstantzien eraginez dagoen Afrika ahulduta, itxuraz irtenbiderik ez duen errealitate batean murgilduta. Esparru honetan, iragana eta oraina gurutzatzen eta elkartzen dira, ezin ahaztu daitekeen historia bat erakusteko, ezkutuan ezin utz daitekeen egoera bat azaleratzeko. Zer egingo zenuke errealitate horretan egongo bazina? Migraziora joko al zenuke?

2. esparrua: ZENBAKIEN AURPEGIA

Erakusketaren atal honetan, beren jaioterrietako pobrezia-egoeratik irteteko emigratu behar izan zuten pertsonak aurkituko dituzu; halaber, bidaia hori kostaldetik, cayuco edo pateraz, egin duten pertsonen testigantzak aurkituko dituzu –bidaia horretan pertsona asko hiltzen dira-. Pertsona horiek estatistika huts eta zenbaki anonimo bezala tratatu ohi dituzte, gutxi kontrastatutako informazio sentsazionalista bezala aurkeztuta. Esparru honetan, estatistika eta zenbaki horiei kostaldeko bidaia gainditu duten pertsonen aurpegiak eta testigantzak jarri dizkiegu, ahotsa eta presentzia emanez, zeren gizartean bizi baitira eta haren partaideak baitira; hala, haien etorkizuna zalantzatsua izan arren, gogo bizia dute beren ametsak gauzatzeko. Aukeratu ahal izan ote dute pertsona horiek ea beren herrian duintasunez geratu nahi zuten ala modu erregularrean emigratuko zuten?

Zer aukera dituzte orain Espainian geratzeko? Zer aukera dituzte pertsona horiek, gaur egun, pertsona bezala errealizatzeko? Lan egin eta integratu ahal izateko?

3. esparrua: DESIOAK “ZUGANDIK“ GERTU

Esparru honetan, konpartituak izan nahi duten desioak ateratzen dira argitara. Hemen, inflexio-puntu honetan, erakusketak gonbidatzen zaitu zeure desioa konpartitzera. Garrantzitsua da ikusten dituzun irudi eta gogoetetan arreta jartzea, zeure desioa sortzeko eta desioen ohol handian uzteko, esaldi, hitz edo marrazki batez, “Ibilbide aginduan” bidaiatu dezan. Utzi zeure desioa desioen oholean, esaldi, hitz edo marrazki batez, “ibilbide aginduan” bidaiatu dezan. Zeure desioa adierazi.

4. esparrua: AFRIKAKO IBILBIDE BERRIAK

Afrika berri eta aktibo bat duzu aurrez aurre, Mendebaldeko Afrikako herri batzuek bizi duten errealitateaz gogoeta egiten duten emakume afrikarrek sustatua, kostaldeko migrazio irregularra gogoan izanik. Egoera horrek hainbat gauza galarazten ditu: giza kapital gazteena, ezagutza, potentzialtasunak eta Afrikako herri horietako garapen-aukerak. Esparru honek mahai gainean jartzen ditu immigrazioak -batez ere immigrazio irregularrak- Afrikako pertsona, familia eta garapenarentzat dakartzan ondorioak. Esparru honetan agerian geratzen dira pertsona horiek beren integrazio prozesuan aurkitzen dituzten zailtasunak. Esparru honek immigrazio erregularizatuaren ibilbideen aldeko apustua egiten du, baterako garapenaren, lankidetzaren eta migrazio zirkularren alde azaltzen da, ekoizpen-egituretan eta prestakuntzan inbertitzearen alde. Afrikaren beste oraina eta etorkizuna.

5. esparrua: BIDEA EGITEN DUTEN GALDERAK

Esparru honetan, aurpegiek hausnarketarako galderak uzten dizkigute zabalik. Hausnarketa horrek eskatzen digu immigrazio irregularraren kausak ahazten ez jarraitzea, pertsona horiek bizi dituzten egoerak gogoan izatea.

Afrikako migrazio eta potentzialtasunen balioa deskubritzeko gonbidapen bat da, desberdinak diren pertsona horiek ezagutzeko eta haiekin komunikatzeko abenturan sartzeko gonbidapen bat. Elkarren artean erantzunak eta irtenbide berriak bilatzeko gonbidapen bat. Esparru honek zeure konklusio propioak ateratzea proposatzen dizu, eta baita zeure galderak eta zalantzak adieraztea ere, aurrera egiten jarraitzea eta hausnartzera gonbidatzea xedetzat hartuta.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus