ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Harrizko eta altzairuzko oroimenak. Gerra Zibilak eta frankismoak Euskadin utzitako biktimen omenezko monumentuak

2017-12-15 - 2018-09-16

Aurkezpena

Azkeneko hamarkadan, Gerra Zibilak utzitako biktima errepublikanoen historia eta oroimena berreskuratzea dinamika saihestezin bihurtu da Euskadin. Izan ere, zenbait entitate politikok, giza eskubideen erakundek, elkartek eta biktimen ondorengok oroimena berreskuratzeko bultzatu dituzten ekimen guztien artean, bereziki gailentzen dira euskal lurralde osoan biktima horiek ohoratzeko jaso diren monumentu ugariak.

Monumentu bat eraikitzeko prozesua korapilatsua eta nekeza da, eta, prozesu horretan, historiari, oroimenari eta transmititu nahi den mezuari buruzko kontrako iritziak (zenbaitetan, gatazkatsuak) agertzen dira batzuetan. Testuinguru horretan, oroimena berreskuratzeko prozesua (gerra garaian hasitakoa) azaltzea da, hain zuen, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak ekoiztutako erakusketa honen xedea, Bordeleko Unibertsitate irakasle den Jesús J. Alonso Carballés ikerketa oinarritzat hartuta, garai bakoitzeko oroimen-asmoak, proposamen artistikoak eta estetika-/eskultura-planteamenduak aztertzeaz gain, eta monumentuak gerora izandako harrera alde batera utzi gabe.

Erakusketa honek monumentuen hiru dimentsio eta hiru denbora horiek hartzen ditu kontuan, baina, berez, monumentuaren prozesu osoan dago ardaztuta: monumentua sortzea eta eraikitzea, hezurmamitzea, toki jakin bateko paisaian behin betiko bertakotzea, eta, halaber, garai frankistan eraikitako monumentuen kasuan, desagertzea.

Aldez aurretik egindako azterlan historiko sakon batean dago oinarrituta erakusketa hau, eta monumentuei jatorria, historia eta oroimena itzultzeko helburua du: nola kontzebitu eta sortu ziren, nolako bilakaera izan duten, eta nola desagertu diren edota zertan metamorfizatu diren.

Erlazionatutako argitalpena
Bideoa

Aurkezpena: Memorias de piedra y acero

Aurkezpeneko audioa: Memorias de Piedra y Acero

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus