ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Giza eskubideen aldeko tira

2013-09-24 - 2013-03-24

Aurkezpena

‘Giza eskubideen aldeko tira’ erakusketak, 2010.urtean Fernando Buesa Fundazioak antolaturiko Nazioarteko Txapelketan du bere abiapuntua. Txapelketa honekin Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 30 artikuluak bineta grafikoen bitartez islatu nahi izan zituzten.

Berrogeita hamar bat herrialdetako 210 lehiakidek aurkeztutako 483 lanekin, museo birtual bat sortu zen, hezkuntza-bokazio argiarekin eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Erakusketa honek, beraz, museo honetan aurkezturiko zenbait bineta eta berarekin erlazionaturiko Giza Eskubideen Deklarazioaren zenbait artikulu ezagutzera eman nahi ditu, bai gazteak baita hain gazteak ez direnei Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ezagutaraziz eta, garrantzitsuagoa dena, bere bizi garapenean integratzera animatuz.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus