Sofía Gandarias: Gernika
Picassoren ‘Guernica’ gerrak XX. gizaldian eskuratu duen sarraski maila adierazten duen irudi bihurtu da. Izua islatzearen kanon, prototipo bihurtu da. Maisu lanak, aztertu egin behar diren liburu handiak bezala, artista guztien erronka eta iparra izan dira, kopia eta parafrasiaren atetik igarotzeko gonbidapenak. (…) (…)
Gandariasek 7 bider 2 metroko hormairudia egin du, ehunaren gaineko olioan, collagearen elementuak erabiliz, besteak beste papera, zeta, saku ehuna, etab.
Hiru eszena dituen triptikoa da. Ezkerrean haurdun dagoen emakume baten profila San Juan elizaren aurrean fetoen prozesioari begira dago; erlojua bonbaketaren orduan gelditu da. Eskuinean atso eta andre alargun talde bat eszenari begira dago. Erdian gurutze bat eta esku bat, George Steer-en kronikan Times-en infinitorantz luzatzen dela, León Feliperen olerki bateko euskal kondaira balitz.
Gandariasen emakumezkoen irudietan joera groteskoa da, garrasia edo barrea, joera ez da karikatura. Joera biluzik azaltzea da. Jose Saramagok idatzi duen moduan ‘les toiles de Sofia Gandarias sont ces miroirs peints, d’où l’on a retiré son image recomposé, ou même cachée’.
Sofia Gandariasek bere hormairudia irudi lausoz eraiki du, baina errealagoak izan nahi dutenak, batez ere errealitatean erabat taxutzen direnak baino humanoagoak. Hori egiterakoan Gandariasek, Francis Baconek bezala, gizakia perspektibari dagokionean oraindik zehaztu gabe dagoen amildegira botatzen du, baina presentziaren angustia artatzen duena. Ez zaio interesatzen erretratu baten oso iragankorra den unea isladatzea, bere izaeraren pathos-a baizik.
Sofia Gandariasek egin duen hausnarketa formala, Baconena bezala, Giacometti edo Music-ena bezala, figura desfiguratuari buruzko hausnarketa da, ez bakarrik itzal adierazkor bihurtu dena, koadroaren markoan jarri dena eskek jartzen diren moduan edo zutarriaren oinetan bertan eusten dena, funtsean higadura bihurtu direnak baino, euren buruetatik ihes eginez.
Kosme de Barañano
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus