Errepublika! Kartelak eta kartel-egileak (1931-1939)
Errepublika! Kartelak eta kartel-egileak (1931-1939) Bigarren Errepublikako eta Gerra Zibileko urteak gogoratzeko gonbidapen bat da, apirilaren 14ko erregimenaren aldarrikapenaren 75. urtemugaren ospakizunei lotuta.
Erakusketak Errepublikaren Pabiloiko Liburutegian (Bartzelonako Unibertsitatea) gordetako bilduma oparoaren aukeraketa bat aurkezten du; bilduma ‘Fundación Figueras’ eta ‘Centro de Estudios Históricos Internacionales’ erakundeen ekarpenez osatu da.
Kartelgintza politikoa hogeita hamarreko hamarkadako propaganda-tresna eraginkorrenetako bat izan zen, idatzizko prentsarekin eta irratiarekin batera. Lehen mailako arma ideologikoa izan zen, bai eskuineko alderdientzat eta bai ezkerrekoentzat. Era guztietako instituzio, erakunde eta alderdi politikoek argitaratuta, kartelek beren mezua helarazten zieten, egunero eta modu eraginkorrean, milaka herritarrei. Gaur egun, garai hartako jarduera politiko eta sozial sutsuaren lekuko paregabeak dira, eta, halaber, XX. mendeko historiako hamarkada erabakigarri batean sortutako joera artistiko berrien lekuko.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus